Páginas

* ESPAZIOA

Oso bisita interesgarriarekin hasi genuen gure proiektua. Neil Armstrong eta Paxi martziarra gelara etorri ziren. Neil Armstrongek astronauta bat espaziontzian nola bizi den kontatu zigun eta Paxik, beraiek plater txikietan zer egiten zuten . Gauza interesgarri asko kontatu zizkiguten, nahiz eta, egia esan, hasieran beldur pixka bat pasatu genuen.
Hau da beraien bisitaren bideoa: 






Gure espazio-ontzia eraiki dugu.







Asko ikasi dugu: astronautak espazio-ontzian nola bizi diren, nola egiten duten lo, nola ibiltzen diren... Gelan, guztion artean, gu eta astronauten arteko konparaketa egin genuen . Emaitza hau izan da.




Einar eta Nurren amatxuen laguntzarekin plater hegalaria ere egin genuen. Hemen duzue ondo pasatzen dugunaren bideoa.



eta hau izan zen gure azken emaitza:





Eguzki sistema ere ikusi dugu, eta izar handia den eguzkiaren inguruan biraka dabiltzan planeta guztien izenak ikasi ditugu.



Izarrak ikusi ondoren, konstelazioren bat ikasi eta gurea egin genuen. Argazki hauetan  langile finak garenaren adibidea. 
 
Egun batean Ane Rodriguez-en amatxu etorri zen, eta nebulosa bat egiten erakutsi zigun. Primeran pasatu dugu tenpera, purpurina eta kotoia nahastuz...Benetan ederra.Lan guztiaren ondoren, festa eguna iritsi zen. Astronautez mozorrotu ginen eta primeran igaro genuen eguna, jolasten eta eskuzko hainbat jarduera egiten.


Eta hauek dira ikasi ditugun abestiak